1.
HERRI MUGIMENDUAREN GIDA:
1997ko udan gizarte mugimenduen
errolda handi bat egiteko lan-taldea aukeratu
zen. Asmoa ahalik eta talde kopuru zabalenaren
datuak bildu eta talde horien eskura jartzea
da, elkarren arteko komunikazioa ahalbidetuz.
Ikerketa 1997ko azken hilabeteetan eta 1998 osoan
zehar burutzen da, kolaboratzaile sare handi
baten elkarrizketen bidez. 1.500 mugimendu ingururen
datuak jaso ziren. Gida 1999ko urtarrilean plazaratu
zen euskarri inprimatuan, eta otsailean aurkeztu
zen jendaurrean.
::
Informazio honen oinarrian lagin interesgarriena
ikusgai duzu web-gunean
2. EZTABAIDA JARDUNALDIAK:
Fundazioa den elkargunea baliatuz,
hainbat izaeratako herri mugimenduek eztabaida
jardunaldi ugari antolatu dute beraiek antzemandako
beharrei erantzuteko asmoz: Desobedientzia Zibila
(1997ko apirilean), Kontsumo alternatiboa (1997ko
maiatzean), Ezkerraren papera (1998ko otsailean),
Partehartze instituzionala (1998ko ekainean),
Lurralde antolakuntza (1999ko azaroan) eta Garapen
ereduak (2000ko apirilean).
3. EUSKO IKASKUNTZAREN XV. KONGRESURAKO
LANKIDETZA:
Joxemi Zumalabe Fundazioak
EUSKO IKASKUNTZAren XV. Kongresuan parte hartu
zuen. Kongresua 2001eko azaroan eta abenduan
Donostiako Kursaal Jauregian ospatu zen. Zehazki
Fundazioak “GIZARTE
ZIBILAREN AZTERKETA” izeneko seigarren
talde tematikorako lan taldeak koordinatu zituen.
Kongresuaren ondorioak:
4. HERRIA MUGI! EKIMENA: HERRI MUGIMENDUAREN
TOPAGUNEAK:
Ekimen honen nondik norakoak
azaltzeko “Euskal Herriko Herri Mugimenduaren
Gida”tik hasi behar gara. Esan bezala,
Joxemi Zumalabe Fundazioak egindako tresna da
aipatutako helburuei begira. Aurkezpena egiteko
bertan azaltzen diren talde guztiak gonbidatu
zituen.
Aurkezpenean bildutakoen artean
taldeek, haien ekimenez, erabakitzen dute herri
mugimenduen arteko harremanetarako eta elkar
ezagutzarako gune bat sortzeko dagoela. Ondorioz,
ekimen hori gauzatu ahal izateko Talde eragile
bat izendatu zen: Herria Mugi! Ekimena. Gune
honek dituen helburuak Fundazioaren helburuekin
bat egiten dutenez, urtero Topagunea antolatzeaz
arduratzen den talde eragileari Fundazioak bere
koordinazio, dinamizazio eta idazkaritza tresnak
eskaini dizkio. Ekimen honek Herri Mugimenduaren
Topagune hauek antolatu ditu:
5. ARROSA: IRRATI EKOIZPEN ZENTROA:
2001-2002 ikasturtean Joxemi
Zumalabe Fundazioak koordinatu eta dinamizatu
zuen, Euskal Herri osoko izaera ezberdineko 20tik
gora irratik elkarlanean Arrosa Irrati Ekoizpen
Zentroa sortzeko abiatutako egitasmoa. Egitasmo
honek Euskal Herriko Herri Mugimenduaren III.
Topagunean abiatu zen, han komunikazioaren gaiaren
inguruan hausnartzeko bildu baitziren udal, irrati
libre eta herri irratiak. Euskal Herri osoko
29 irratien esku, Arrosa Irrati Ekoizpen
Zentroa sortu zen, eta ondorioz, Fundazioak amaitutzat
eman zuen irratiekin zuen elkarkidetza, sortze
prozesuan urtebete eman ondoren.
6. MUNDUA EUSKAL KULTURAN:
Ekimen honetan
euskalgintzako hainbat eragile eta Euskal Herriko
hainbat etorkinen elkarteak bat egiten zuten.
Ekimenaren hastapenak, arestian aipatutako
Zornotzako Topagunean, kokatzen dira. Topagune
honen barruan gizarte eredu kulturalaren inguruko
hausnarketa gune bat izan zen. Bertan etorkinek
eta euskalgintzako eragileek bildu ziren, jarraian
zehazten den planteamenduaren inguruko eztabaida
eta hausnarketa garatzeko: kontutan hartuta
Euskal Herrian ematen den kultura aniztasuna,
nola bermatu euskara eta euskal kulturaren
normalizazioa. Inmigrazioak planteatzen dituen
erronkak.
Eztabaidan bildutakoek, elkar ezagutzeko parada
izan zuten, eta gaian sakontzeko elkarlanean
gaiaren inguruko formazioa eta informazioa helburu
izango zuen jardunaldi batzuk antolatzea adostu
zuten. Handik aurrera, Fundazioak jardunaldi
horiek gauza zitezen ekimena koordinatu eta dinamizatzearen
ardura beregain hartu zuen. Ekimen honen baitan
bi jardunaldi antolatu ziren:
- “Mundua Euskal
Kulturan” jardunaldia, 2002ko azaroaren
23an Martin Ugalde Kultur Parkean antolatu
zen.
- “Hezkuntza sistemen
elkar trukea: Euskal Herria eta jatorrizko
herriak” jardunaldia, 2003ko azaroaren
29an Gasteizko Europa Jauregian antolatu zen.
7. EUSKAL HERRIKO FORO SOZIALA:
2002ko udazkenean hasi, eta
2003ko ekaina bitarteko iraupena izan duen prozesua
izan zen. Ibilbide honetan talde ugarik parte
hartu zuten sortze prozesuan, nahiz ekainaren
27-28-29an antolatu zen EHGFren I. Topaketetan.
Ekimenak iraun zuen bitartean Joxemi Zumalabe
Fundazioak idazkaritza eta koordinazio lanak
burutu zituen.
|