
Bertan egoteko aukerarik izan ez zenutenontzat, Coop57 ekimenak Donostian eman zuen hitzaldia grabagailuaz jaso eta entzungai jarri dugu. Hemen klikatuz izango duzue aukera entzuteko eta baita nahi duenak deskargatzeko ere, ogg formatu irekian.
Aldi berean, hemen jarri dugu PDF formatuan hitzaldietan banatu zen dokumentua, 8 orri ditu, errez irakurtzen da, eta ondo esplikatzen du zein den Coop57ren jarduna.






labe Fundazioaren logotipo berria da hemen duzuen hau. Gure garai berriaren adierazle izaten saiatu gara, eta ematen du hala lortu dugula, Irune Jaio Eibartar diseñatzaile gaztearen laguntzarekin. Dakizuen bezala, fundazioak aurretik beste bi logotipo ere izan ditu, garai bakoitzaren adierazle. Hirugarren fase honetan irdui hori ere aldatzeko beharra sentitu genuen, eta iritzi-trukaketa eta eztabaida ugariren ondoren, hemen da azkenean.