joxemi zumalabe

fundazioa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Berriak

Udako Euskal Unibertsitatean ikastaroa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurtengoan ere Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean ikastaroa antolatu dugu, Uztailak 17 eta 18an. Aurtengoan, leku aldaketa proposatzen dugu gainera, eta ikastaroa Gernikako Astran ospatuko da. Ikastaroaren izenburua "Zapalkuntza ugari, askabide a(h)unitz: herri-mugimenduen jardunean sakontzen" izago da, eta izenburuak berak dioen bezala, herri mugimenduon jardunean sakontzeko saioa izatea espero dugu. Zapalkuntza izendatu dugun horren izaera konplexua aztertu eta gure bizipenekin elkartzea izango dugu helburu, eta ondoren, Joxemi Zumalabe Fundazioak hainbat eragile zein norbanakoekin elkarlanean darabiltzan dinamika zehatzak hartuko ditugu aitzaki gai zehatz ezberdinen inguruko hausnarketak bideratzeko. Beti bezala, ez dugu formazioa norbaide bakarrean ulertzen, eta hortaz ikastaroaren helburua ematea eta jasotzea izango da, horretarako dinamika parte-hartzaileak erabiliko direlarik.

Izena emateko epea ireki da jada, eta horretarako UEUren web orrira jo dezakezue. Era berean, gomendatzen dizuegu prestatu dituzten beste udako ikastaroei kasu egitea, ikastaro interesgarri ugari daude-eta! Elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!

 

"Ez obeditzearen artea" Jardunaldiak Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren Ekainak 8 eta 9an jardunaldiak burutuko ditugu Gasteizen, "Ez obeditzearen artea: desobedientzia eraldaketa sozialerako tresna" izenburupean. Jardunaldiok elkarlanean antolatu ditugu Eleak Mugimenduak, Herrirak, Fracking Ez arabako plataformak, Mugitu! Mugimenduak eta guk geuk. Jardunaldiotan desobedientziaren inguruan eztabaidatu daitezkeen hainbat gai ezberdin mahai gainean jartzea izango dugu helburu, eta horretarako, hainbat gonbidaturen ziztada baliatuko dugu, esperientzia, asmo eta hausnarketa ezberdinetatik abiatuz praktika desobedienteak garatu ahal izateko klabeak identifikatu ahal izan ditzagun. Era berean, aspektu legalen eta beldurraren kudeaketaren inguruko tailerrak ere izango dira. Guzti hau Motehermoso Jauregian izango da (larunbateko saioa) eta Alde Zaharreko eskoletan (igandeko saioa).

Parte hartzea irekia eta doainikakoa da, baina izena eman beharra dago Ekainak 1 baino lehenago, jakin dezagun zenbat garen, eta izena ematean eskertuko genizueke adieraztea zenbat izango zareten, bi egunak geratuko al zareten, hala balitz lo egiteko lekua beharko duzuen eta larunbat eguerdiko bazkarian parte hartuko duzuen. Hori dena kontatzeko edo nahi duzuena galdetzeko dzgasteiz (a bildua) gmail (puntu) com helbidera idatzi dezakezue.

Era berean, hemen topatu ditzakezue gonbidapen gutuna, eskuorria, eta baita kartela ere.

 

2013-06-08 Montehermoso jauregian

10:00-10:30 Ongi etorria eta aurkezpen orokorra // bienvenida y presentación

10:30-11:00 Gure gogoetak eta bizipenak astinduz // primeras reflexiones

11:00-14:00 Mahai-ingurua:
Desobeditzen ikasten: esperientzia desobedienteak eta horien ezaugarriak Euskal Herrian azken hamarkadetan.
aprendiendo a desobedecer, experiencias desobedientes de las últimas décadas en EH
Gonbidatuak: Mario Zubiaga, Marta Luxan, Raul Zibechi (azken hau bideokonferentzia bidez)

14:00-16:00 Bazkaria/comida

16:00-17:30 Mahai-ingurua:
Desobedientzia sustatzen: nola garatu dinamika desobedienteak egun eta aurrera begira Euskal Herrian?
promoviendo la desobediencia: ¿cómo desarrollar dinámicas desobedientes desde ahora en EH?
Gonbidatuak: Bilgune Feminista, Julio Villanueva (Mugitu!), Eleak mugimendua

17:30-19:30 Gure jardunean sakonduz, gogoetarako tarte irekia espacio abierto de reflexión

19:30-20:00 Itxiera / cierre

20:00 Luntx eta poteoa

2013-06-09 Alde Zaharreko eskoletan

10:00-12:00 Legalitatearen inguruko tailerra
taller sobre aspectos legales

12:00-14:00 Beldur tailerra Bilboko KEN/MOCen eskutik
taller de gestión del miedo (KEM/MOC)

Ekainaren 1 azkenengo eguna izena emateko // fecha tope de inscripción 1 de Junio
#Zenbat pertsona agertuko zareten #Bazkaltzera geratuko zareten edo ez. #Lo egiteko tokia behar duzuen edo ez (igandean geratzen direnentzat soilik)
#¿cuántas sois? #¿os apuntáis a ala comida? #¿necesitáis sitio para dormir? (para quienes os quedéis hasta el Domingo)
→ habrá servicio de traducción
→ haurtzaindegi zerbitzua egongo da (habrá servicio de guarderia)

 

Elkarrizketa Topatun

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Topatu proektu komunkatiboko kideek elkarrizketa egin digute Joxemi Zumalaben darabiltzagun proiektu batzuen inguruan. Elkarizketa hemen aurkitu dezakezue, eta nahi izanez gero, hemen deskargatu dezakezue PDF formatuan. Era berean lotura honetan bideo labur bat dago, elkarrizketaren zati batzuekin. Milesker topatu-ko lagunei gurekin gogoratzearren eta halako proiektu komunikatibo parte-hartzaile eta dinamikoa egitearren!

 

Ikastaro eta solasaldiak danbadan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

DanbadaUrduñan burutuko den GAZTE DANBADA jaialdian pare bat ikastaro/taller emango ditugu.

Haietako lehena "Zapalkuntza ugari, askabide a(u)nitz" izenburuduna da. Bertan, era parte-hartzaile eta kolektiboan hausnarketa burutu nahiko genuke zuekin batera, zapalkuntzak bizi ditugun moduari buruz, zapalkuntzaren inguruan kokatzen garen moduei buruz, gure botere harremanak bizitzeko eta politikoki artikulatzeko erari buruz, hain zuzen ere, askabiderako giltza izango delakoan hausnarketa hau, edo behintzat pausutxo bat. Gutxi gora behera, horren inguruan hitz egiten dugu Danbadakoek prestatu duten bideo elegante honetan. Tallerra Ostiralean izango da 17:00tan Irauli Gunean.

Bigarren ikastaroa mahai-inguru/taller bezala antolatu dugu, gazte mugimenduko kide batzuekin batera. "Esperientzia desobedienteak eta ekintza zuzena" du izena, eta bertan gure asmoa desobedientzia zibilaren inguruan jardun eta hausnartzea da, beti ere desobedientziaren inguruko praktikak ezagutuz, kontzeptuen inguruan dauzkagun zalantza, adostasun eta desadostasunak eztabaidatuz, eta etorkizunean praktika desobediente sano eta eraginkorrak izan ahal izateko oinarriak irudikatu asmoz, baina baita zailtasun eta mugak ere. Gaztetxean izango da, Larunbatean, arratsaldeko 17:00tan.

Hirugarren ikastaroa. "Sare sozial alternatiboak eta herri mugimenduak" izenburupean. "Adi" gunean izango da, larunbatean, martxoak 30, 16:00tatik 18:00tara. Hona hemen ikastaroarentzat prestatu dugun aurkezpen testua:

Sare sozialak. Denok gabiltza sare sozialetan. Ia denok behintzat bai, lehen mundu aurreratu honetan. Interneten aritzen diren enpresa handi eta multinazionalek ondo dakite hori eta negozio bikaina sortu dute haien inguruan, txanpon nagusia gure pribatutasuna eta datuen salerosketa delarik.

Baina zertarako balio digute sare sozialek? Ukaezina da, sortu zituztenen helburuak gaindituz herri mugimendu ezberdinek sare sozialen erabilera politikoa egiten dugula, sare horiek hein batean “hackeatuz”. Baina aldi berean, sare horiek gu ere “hackeatzen” gaituzte. Herri mugimenduentzat sortuak al dira sareok? Bat egiten al dute haien politikek gure eraldaketa sozialerako asmoekin? Erabilgarriak al dira sormen eta lan kolektiborako ala indibidualismoaren perfiletan oinarritzen dira?

Galdera hauek maila teorikoan erantzun baino (erantzunak argi daude gainera kasu gehienetan) sare sozial kontzeptu justuago baten inguruan hitz egitea eta gehiago ezagutzea da gure tailerraren helburua. Ezagutza librearen printzipioetatik eta auzolanetik abiatuta, herri mugimenduen eta eraldaketan eragin nahi dugun gizabanakoen nahi eta beharrak kontuan hartuz eraiki diren sare sozial batzuk aztertuko ditugu. Lan eta sormen kolektiboaren antolakuntzarako pentsatuak izan diren programak (crabgrass edo elgg) erabiliz sortu diren Riseup.net eta bereziki N-1 plataformak ezagutuko ditugu, eta berauek kolektiboen antolakuntzarako eskaintzen dizkiguten tresna interesgarriak aztertu ere.

Ezagutzen ez ditugun lau hitz ikusteak beldurtzen bagaitu ere, ez arduratu eta parte hartu tailerrean. Ez da inolako jakintza espezifikorik behar, oso hizkuntza apala eta batere teknikoa erabiltzen saiatuko gara uneoro eta edonork jarraitzeko moduko erritmoan.Ez da derrigorrezkoa, baina ordenagailu eramangarria edo tablet-a ekartzea eskertuko da.

 

 

Joxemiren itzal luzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joxemi ZumalabeAste honetan burutu ditugu Joxemi Zumalabe zenaren oroimenez bere leagun eta senideekin batera antolatu genituen jardunaldiak. Hunkigarria izan da ikustea alde batetik nola Joxemiren presentzia oraindik ere ikaragarria den hogei urte eta gero, eta bestetik nola berak bere garaian indartu eta lagundutako proiektuak oraindik ere bizirik, hazten eta eraldatzen ari diren, geldirik egon gabe. Horren adierazle izan ziren Koldo Mitxelenan egon ziren hiru mahainduguruak: "herri mugimenduak eta formakuntza" (audioa hemen), "kapitalismoak badu alternatibarik" (audioa hemen) eta "Euskal esparru komunikatiboa" (audioa hemen). Momentuz hiru mahai-inguruen soinu-grabaketak dituzue eskuragarri, laister bideo formatuan ere izango ditugula espero dugu.

Era berean, ostiralean Matin Ugalde parkean burutu zen ekitaldiaren edertasuna ere azpimarratu nahi genuke, Joxemiren hainbat ekinbide ezberdinen inguruko espresioak presente izan ziren (antzerkia, marrazkia, pintura, musika...) eta haien bitartez oroitu genuen, bera eta bere ekarpena. Igandean ere Larraitzen izan ginen omenaldia eskaintzeko hainbat lagun. Hemen ikus ditzakezue bertan esan zirenetatik batzuk. Armiarmako webgune berezian ere, hainbat eta hainbat baliabide dituzue.

Esan bezala, milesker beraz era batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi, bidean ikusiko dugu elkar!

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

posta zerrenda

izena:
posta e:

Txioak

By Plimun Web Design