-Uztailak 5, osteguna, arratsaldeko 7retan Gernikako Gaztetxean
Mahai-ingurua: Nola erabiltzen ditugu herri mugimenduetan informazio eta komunikazio teknologiak? Zeintzuk dira beraien muga eta aukerak?
Mahi inguru honen helburua IKT-en erabileraren inguruko aspektu orokor eta politiko/sozialak eztabaidatzea da. Ez horrenbeste tresna bat edo beste nola dabilen aztertuz, baizik eta oro har ze nolako erabilera eman izan diegun herri mugimenduok eta erabilera horretan sortu zaizkigun kontraesanak, zalantzak eta aukerak.
Horren guztiaren inguruan eztabaidatzeko, gurekin izango ditugu Dabid Martinez @dabidmp (Guifinet sareko kidea eta software askean aditua) eta Gorka Julio @teketen (Teketen.com blogaren sortzailea, aktibista eta software askean aditua).
-Uztailak 6, ostirala, arratsaldeko 7retan Gernikako Gaztetxian
Mahai-inguru-aurkezpena: Herri mugimenduek sortutako tresna digitalak, balio, bertute eta mugak.
Hitzaldi-aurkezpen honen helburua bikoitza da. Alde batetik herri ekimenez sortu diren esperientzia komunikatibo eta teknologikoak aditzera ematea, eta bestetik gure esperientzia autogestionatuon muga eta bertuteen inguruan eztabaidatzea. Honako proiektuak aurkeztuko dizkigute:
*Guifi.net: sare irekia, askea eta neutrala garatzea helburu duen elkartea, Herrialde Katalanetan sortua egun ere Euskal Herrian martxan dagoena. http://guifi.net/
*topatu.info: “sentitu, pentsatu, egin, adierazi!”, gazte proiektu komunikatiboa, eguneroko informazioa ikuspegi kritikotik. http://topatu.info
*Nodo50: Madrilen sorturiko proiektua, zerbitzari autonomo eta autogestionatua, herri mugimenduei zerbitzuak eskaintzen dizkie 1994tik, eta hori ez da gutxi! http://info.nodo50.org/
*Lorea/n-1: sare sozial autogestionatu eta federatuak sortzeko proiektua da Lorea, hainbat urtez martxan dagoena jada. https://n-1.cc/pg/groups/7826/lorea/ Proiektu horren baitan, n-1 sortu zen, sare sozial segurua eta kolaboratiboa izateko bokazioaz, eta jada 42.000 erabiltzaile baino gehiago dauzka. https://n-1.cc/
*eztabai.net: herri mugimenduei ahotsa eman asmoz eta beraien aldarrikapenak anplifikatu asmoz azken hilabeteotan garatu den proiektua: http://www.eztabai.net/
-Uztailak 7, goizeko 10etatik, Gernikeko Gaztetxien:
Formakuntza eta transmisio saioa: nola erabili tresna ezberdinak, bi bloketan banatua:
a) Segurtasuna eta pribatutasuna herri mugimenduetako kideontzat:
denok dakigun moduan teknologia komunikatiboen alde garrantzitsua da ere kontrol soziala. Sare sozialetan (facebooken adibidez) edo bilaketa tresnetan (google kasu) egiten ditugun mugimenduak monitorizatuak dira askotan haiengandik interes komertzialak lortu asmoz. Era berean, eraldaketa sozialean gabiltzan eragile eta subjektu bezala, boterean daudenentzat kontrolpean izan beharreko indarrak gara, eta horretarako gure mezu eta informazioen kontrola egiten dute, legez kanpo gehienetan gainera.
Hori hala izanda, herritar orok gure pribatutasuna bermatzeko beharrezko ditugun tresnak ezagutzea ezinbestekoa da. Tresna hauek, gainera, nahi eta nahi ez “kode irekian” eginak izan beharko dute, alegia, beharrezkoa dugu tresna hauen kalitatea demokratikoki bermatua izatea. Aldi berean, ahalik eta erabilerrazenak izan, are eta hobeago. Berebiziko ahalegina egingo dugu saioa denontzako erabilgarri izan dadin, hizkuntza teknikoa eta zailtasuna suposatu dezaketen kontuak baztertuz, ahal den neurrian.
Landuko diren tresnak honako hauek dira:
-Nabigazioa era anonimoan egiteko tresnak: sarean bilatzen ditugunak guretzat soilik direlako interesgarri. TOR eta proxyak.
-Gure datuak babestuz: disko gogorrak, pendrive eta bestelako euskarriak babestea (enkriptatzea), GPG erabiliz. Gure oporretako argazkiak guretzat ziren, ez edonorentzat.
-Komunikazio segurua: gure artean bidaltzen ditugun mezuak seguruak eta pribatuak izateko. Posta elektronikoan (GPG eta icedove) eta baita txat zerbitzuetan ere (pidgin mezularia eta Off The Record gehigarria, cryptocat zerbitzua).
b) Komunikaziorako tresnak eta elkarlanerako plataformak.
Azken urteotan garrantzi handia hartu dute sare sozialek herri mobilizazioak deitu, antolatu, hedatu eta jarraitzerako orduan. Horretarako erabiltzen diren tresnak, ordea, askotan ez ditugu era arduratsuan erabiltzen, eta are gehiago, askotan nahiz eta herri ekimenez abiatu diren tresnak eskuragarri izan, enpresa handiek helburu ekonomikoekin abiaturiko plataformak erabiltzen ditugu. Dena den, jakin badakigu tresna bakoitzak bere aukera eta mugak dituela, eta horregatik saio honek ere izaera bikoitza izango du:
-Nola hackeatu tresna bat gure helburuetarako? Twitter eta bere erabilera sozial/politikoa.
-Nola erabili herri mugimenduentzako egokiak izan daitezkeen tresna kolaboratiboak: n-1, herriak herriarentzat sorturiko tresna teknologiko irekia.
Ikastaroei buruzko informazio gehigarria:
-Eguna: uztailak 7
-Ordua: goizeko 10etan.
-Lekua: Gernikako gaztetxie (mapa)
Ikastaroa dohainik da, honek esan nahi du edonorentzat irekia dela. Dena den, eta ikusita ikastaroa emateko nahikoa jendek desplazamenduak egin beharko dituela, kasu batzuetan nahikoa urrunetik, gure proposamena ahal duenak laguntza txiki bat ematea litzateke, honela gastuak bete ahal izateko. Zer esanik ez, laguntza hau erabat anonimoa eta bolondresa da. Gure kalkuluen arabera, ikastaroan parte hartuko duen bakoitzak 5 eta 10 euro artean emateko aukera izango balu, asko lagunduko liguke.
Bazkaria ere izango dugu, gaztetxean bertan, borondatearen truke.
Bai ikastaroak era egokian antolatu ahal izateko komeni zaigu izena ematea aldez aurretik: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoetara idatziz egin dezakezue.
Hemen programa osoa PDF formatuan, emailez zabaltzen lagundu nahi badiguzue, primeran!





