joxemi zumalabe

fundazioa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

UEUn ikastaroa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

UEU udako ikastaroakUdako Euskal Unibertsitateak aurtengoan eta 40. aldiz gainera, udako ikastaroak antolatu ditu. Hainbat eta hainbat ikastaro interesgarri eskaintzen ditu, eta haien artean, "gizarte zientziak" atalaren baitan, "Herri mugimenduak eta militantzia ereduak" ikastaroa antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak uztailak 9 eta 10ean Eibarren. Ikastaroan egun herri mugimenduetan oso bizirik dagoen eztabaidari eutsi nahi diogu, alegia, parte hartze sozial eta politiko ereduetan ematen ari diren aldaketena. Azken urteotan ere, ziur aski historiako beste une askotan bezala, miltantzia, parte hartzea eta konpromezua definitzen zituzten forma eta ereduak aldatzen ari dira, eta aldaketa hauek ulertzeaz gain, berauen protagonista izatea beharrezkoa dugu herri mugimenduok.

Hari honi tiraka, hainbat ekimen antolatzen ari gara, elkarte eta mugimendu ezberdinekin elkarlanean, gaiaren inguruan eztabaidatzeko. Udako ikastaroetan ere, espazio hau eskaini nahi genuen hausnarketa horrekin jarraitzeko, eta UEUren eskaintzari esker, posible dugu.

Ikastarora gonbidatu ditugunek, ikerketa eremuan ibilita herri mugimendu ezberdinekin harreman duten lagnak dira: Mari Luz Esteban (antropologa feminista), Pili Alvarez (EAEko gaztetxeetan ematen diren genero harremanen inguruko ikerketa interesgarria egin duena), Amaia Nicholson ("Eta gazteok zer?" ikerketan parte hartzailea), Igor Ortega ("Gazteak eta politika Gipuzkoan" ikerketan parte hartu zuena) eta Koblakari taldeko Mikel Pikaza, (militantzia eta umorearen inguruko hausnarketa egin duena). Gonbidatuok ordea, ez dute hitzaldi magistral luze-luzerik emango. Beraien parte-hartzearen helburua denon artean egin beharreko hausnarketa eta eztabaidak aberastu eta laguntzea da, beraien esperientziak aportatuz.

Izen emateak eta bestelako zehaztapenak UEUren web orrian egin ditzakezue.

 

posta zerrenda

izena:
posta e:

Txioak

By Plimun Web Design