
Larunbatean burutu genuen gure fase berriaren aurkezpena. Ez daukagu hitzik egunean zehar bizi izan genituen hainbat une gogoangarri azaltzeko, baina hala ere saiatuko gara hurrengo egunetan egunaren kronika txikia egten. Bitartean, eskerrak eman besterik ez dugu, bertara gerturatu zinetenoi, eta egunea aurrera ateratzeko hainbeste lan egin zenuten guztioi. Benetan ikaragarria izan da zuen aportazioa!
Hurrengo egunetan zehar jaso genituen soinu eta irudiak biltzen hasiko gara eta laster izango dituzue eskuragarri gure web orrian. Bitartean berriz ere mila esker denoi eta laster ikusiko dugu elkar!





