posta zerrenda

izena:
posta e:

Txioak

By Plimun Web Design

UEUn ikastaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

UEU udako ikastaroakUdako Euskal Unibertsitateak aurtengoan eta 40. aldiz gainera, udako ikastaroak antolatu ditu. Hainbat eta hainbat ikastaro interesgarri eskaintzen ditu, eta haien artean, "gizarte zientziak" atalaren baitan, "Herri mugimenduak eta militantzia ereduak" ikastaroa antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak uztailak 9 eta 10ean Eibarren. Ikastaroan egun herri mugimenduetan oso bizirik dagoen eztabaidari eutsi nahi diogu, alegia, parte hartze sozial eta politiko ereduetan ematen ari diren aldaketena. Azken urteotan ere, ziur aski historiako beste une askotan bezala, miltantzia, parte hartzea eta konpromezua definitzen zituzten forma eta ereduak aldatzen ari dira, eta aldaketa hauek ulertzeaz gain, berauen protagonista izatea beharrezkoa dugu herri mugimenduok.

Hari honi tiraka, hainbat ekimen antolatzen ari gara, elkarte eta mugimendu ezberdinekin elkarlanean, gaiaren inguruan eztabaidatzeko. Udako ikastaroetan ere, espazio hau eskaini nahi genuen hausnarketa horrekin jarraitzeko, eta UEUren eskaintzari esker, posible dugu.

Ikastarora gonbidatu ditugunek, ikerketa eremuan ibilita herri mugimendu ezberdinekin harreman duten lagnak dira: Mari Luz Esteban (antropologa feminista), Pili Alvarez (EAEko gaztetxeetan ematen diren genero harremanen inguruko ikerketa interesgarria egin duena), Amaia Nicholson ("Eta gazteok zer?" ikerketan parte hartzailea), Igor Ortega ("Gazteak eta politika Gipuzkoan" ikerketan parte hartu zuena) eta Koblakari taldeko Mikel Pikaza, (militantzia eta umorearen inguruko hausnarketa egin duena). Gonbidatuok ordea, ez dute hitzaldi magistral luze-luzerik emango. Beraien parte-hartzearen helburua denon artean egin beharreko hausnarketa eta eztabaidak aberastu eta laguntzea da, beraien esperientziak aportatuz.

Izen emateak eta bestelako zehaztapenak UEUren web orrian egin ditzakezue.

 
Coop57ren hitzaldia entzungai PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Coop57 delegaritza

Bertan egoteko aukerarik izan ez zenutenontzat, Coop57 ekimenak Donostian eman zuen hitzaldia grabagailuaz jaso eta entzungai jarri dugu. Hemen klikatuz izango duzue aukera entzuteko eta baita nahi duenak deskargatzeko ere, ogg formatu irekian.

Aldi berean, hemen jarri dugu PDF formatuan hitzaldietan banatu zen dokumentua, 8 orri ditu, errez irakurtzen da, eta ondo esplikatzen du zein den Coop57ren jarduna.

 
Berrian elkarrizketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Berriak elkarrizketa egin zion Joxemi Zumalabeko kide bati atzoko edizioan agertu zena. Hemen daukazue irakurgai nahi izanez gero.

 
Coop57 ekimena Euskal Herrian izango da PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Coop57 LogoKataluniar herrialdeltan sortu zen Coop57 ekimena gonbidatu dugu hurrengo astean hitzaldi-aurkezpen sorta bat egitera Euskal Herrian. Ekonomia solidarioaren eremuan mugitzen den proiektua arras interesgarria gurera ekartzea interesgarri otu zaigu, egoera sozio-ekonomikoak alde batetike ta kointura politikoak bestetik inoiz baino gehiago halako ekimenen beharra duela uste dugulako.

Bestalde, askotan esan dugun bezala, nahiz eta beti ez diren zuzenean herrialde ezberdinetan berdin aplikatzen ahal, garrantzitsua deritzogu beste herrialde batzuetan (kasu honetan Herrialde Katalanetan) sortzen eta garatzen diren herri ekimenak gurera ekartzeari, elkartruke eta ezagutza sustatzeko, hala nola balizko elkarlanak bultzatzeko.

 

Gehiago irakurri...
 
Martxoak 17an aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Aspaldi esan geniMartxoak 17 Aurkezpena Putzuzulozuen bezala, Joxemi Zumalabe Fundazioak bere fase berria eta proiektua aurkeztu nahi ditu Martxoak 17an Zarauzko Putzuzulo Ametsen fabrikan. Jadanik prest daukagunez egitaraua, berau aurkezteko idazten dizuegu. Dakizuen moduan gure helburua aurkezpen honekin euskal herritarren aurrean eta bereziki herri mugimenduen aurrean azaltzea da, eta beraz, eskertuko genuke ahal duzuen heinean zuen kontaktuen artean zabalduko bazenute mezu hau.

 

egitaraua ikusi
 
« HasieraAurrekoa123HurrengoaAmaiera »

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

feed-image Rss Jarioa

Nork egina Joomla!. Designed by: top celebrities cn domains reseller Valid XHTML and CSS.