Herri mugimendua 2.0

Zer eskaintzen dio internetek herri-mugimenduei? Nolako garrantzia eta potentziala du? Zein etekin ateratzen zaio? Nahikoa ezagupen eta erabilpen al dago?

Joxemi Zumalabe Fundazioa galdera horiei erantzuten ibili ondoren, herri-mugimenduentzat honen inguruko tailerrak antolatzea erabaki zuen. Interneten ireki den aro berriak (Web 2.0 deiturikoa) mugimenduei eskaintzen diona edo eskaini dezakeenaz kontziente, eremu horretan trebatzeko lehen urratsa emateko tailerra eskainiko dugu.

Txoko honetan, tailerraren berri duzu; egitaraua, edukia, izen ematea... Zure zalantzak zuzenean guri bidaltzeko aukerarekin batera.

Tailerra doako da. Parte hartzeko baldintza bakarra, talde bateko partaide izatea eta interneten aukeren inguruan zertxobait ikasten hasteko gogoa izatea da.

Izenematea zabalik!
azaroaren 14 eta 15ean Gasteizko Saregunen izango den ikastarorako izenematea zabalik dago. Eman izena hemen.
Galderak/Dudak?
Zeoze galdetu nahi izanez gero, leku berezia dugu horretarako. Galdera egin eta segituan erantzungo dugu.

JOXEMI ZUMALABE FUNDAZIOA Ametzagaina 19 Behea orokorra@joxemizumalabe.org 943 275561 .:. admin