Auzolanari esker Gamere-Zihigako eskolak irekita jarraitzen du
Gamere - Zihigako eskola (Zuberoa) duela bi aste itxita egon behar zuen, baina hau ez da hala izan guraso eta herritarren auzolanari esker. Eskolan soilik sei ikasle daude momentu honetan. Departamentuko Hezkuntza Batzordeak iaz erabaki zuen eskola hau ixtea, baina Herriko Etxeak oraindik ez du jakinarazpenik jaso. Aurten irakasle lanpostu murrizketa eman da Pirinio Atlantikoetako Departamenduan eta gehien pairatzen ari direnak eskola elebidunak dira.
Ikas Bi elkartea oso haserre dago pairatzen ari diren egoeragatik, eta urriaren 17rako manifestazioa deitu dute Baionan euskararen alde.
Gara: Gamere-Zihigako zentroan auzolanari esker ematen dizkiete eskolak haurrei
Erantzuna idatzi