AHTren aurkako manifestazioa Urbinan

Ertzantzak gogor egin zuen Urtarrilaren 17an AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestarien aurka. Urbinan, AHTren obrak dagoeneko hasiak dauden eremuan amaitu zen manifestazioa. Bapatean, bertan ziren Ertzainak pelotak jaurti eta manifestariak jipoitzen hasi ziren, bertan zeuden pertsonek adierazi ztenez. Zauritu mordoa eta 8 lagun atxilotuak izan ziren.
AHT Gelditu! Elkarlanak ere gertaerak salatu zituzten:
Atxilotu eta erasotuen senideek oharra bidali zuten hainbat mediotara:
Atxilotuen senitarteko eta lagunek hauxe azpimarratu nahiko genuke: Urbinan Ertzaintzak erabili zuen bortizkeria neurrigabea eta doakoa izan zen. Horren frogak zaurituak nola gertatu ziren eta atxiloketak nola egin ziren ditugu.
Gara: Gure semeak Urbinan atxilotu zituzten

Ikusi eguneko argazkiak
Gertaturikoa salatzeko elkarretaratzeak egin ziren hiriburu ezberdinetan urtarrilaren 23 eta 24an:
ahtgelditu.org: Kontzentrazio ugari Urbinako gertakariak dela eta
Erantzuna idatzi