Dabilen herriari, goroldiorik ez!

Emakume Abertzaleen IV. Topaketak ospatu dituzte Tolosan

2009(System/Localtime)k2009 abenduak 12

http://bilgunetopaketak.mundua.com

Berria: Aniztasunak ekartzen du aberastasuna

Gaztesarea: Genero politikak landuaz eman zaie amaiera Emakume Abertzaleen IV. Topaketa Feministei

Gara: Euskal Herri feminista sortzeko


Bilbon izandako azken bortxaketa salatzeko elkarretaratzean Udaletxeak duen eratzunkizuna agerian utzi dute

2009(System/Localtime)k2009 abenduak 11

Gara: Responsabilizan al Consistorio de la violación ocurrida en Bilbao la Vieja

Indymedia: Beste emakume bortxatua!!! Kontzentrazioa ostirala 11, 20:00etan Bilbin

Gara: Una mujer sin hogar es violada mientras dormía en Bilbao La Vieja


Elkarretaratzeak Irisarriko hilketa matxisten aurka

2009(System/Localtime)k2009 azaroak 14

Emakumeen Mundu Martxako Plataformak elkarretaratzeak burutu ditu hego Euskal Herriko hiriburuetan, duela egun batzuk Irisarrin izandako bi emakumeen hilketa salatzeko. Talde feminista ezberdinek eta sindikatuek ere bat egin zuten elkarretaratze hauekin. Indarkeri sexistaren aurkako Baionako Kolektibo Feministak ere Hazparneko Plazan elkarretaratzea egin du,  ”Gizonen bortizkeria: aski ” dioen pankarta eskutan.

Berria: GENERO INDARKERIAREN KONTRA

Gara: Preocupación por


Ametzolan sexu erasoaren aurkako elkarretaratzea. Iruñean Nagore Laffageren hilketaren inguruko epaiketa.

2009(System/Localtime)k2009 urriak 24

Bilboko Ametzola auzoan emakume gazte batek pairatu zuen sexu erasoa salatzeko eta halakorik berriro gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzeko egin da elkarretaratzea. Errekaldeberriz Auzo Elkarteak egindako deialdi honetan «Ametzolan eraso gehiagorik ez! ¡Solución!» leloa irakurri zitekeen pankartan.

Bestalde, Nagore Laffage gazte irundarraren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa abiatuko da astelehenean. Bilgune Feministak epaiketan zehar Iruñeako auzitegiaren aurrean biltzera deitu du… gehiago irakurri...


Isunak iazko Martxoak 8ko Iruñako manifestazioan parte hartu zutenei

2009(System/Localtime)k2009 urriak 22

Atzo hasi ziren iazko martxoak 8ko Iruñeako manifestaldian identifikatu zituzten 15 emakumeen aurkako epaiketak. 300 eta 600 euro arteko isuna ezarri zieten hauei. Iazko martxoak 8ko manifestaldiak Espainiako Gobernuko ordezkaritzak debekatu egin zituen Espainiako Parlamenturako bozen bezperako hausnarketa eguna zela argudiatuta. Hala ere, emakumeek planto egin zioten debekuari eta poliziak bortizki jo zuen hauen aurka… gehiago irakurri...


Pirinioko Emakumeen Topaketak izan dira Ezkarozen

2009(System/Localtime)k2009 urriak 3

Ezkarozen ospatu dira Pirineotako Emakumeen IX. Topaketak. Aurtengoan, baterako hezkuntzari buruzko hausnarketa egitea izan dute helburu. Pirineotako hamar bat emakume taldeen artean antolatu dituzte topaketak.

http://laurentxi.blogspot.com

Gara: Encuentro de Mujeres del Pirineo en Ezkaroze, para impulsar la coeducación


Murrizketarik gabeko abortuaren legearen alde Gasteizen

2009(System/Localtime)k2009 irailak 28

Abortu eskubidearen aldeko nazioarteko egunaren harira, “Ley del aborto sin recortes, gure eskubidea delako” lemapean elkarretaratzea burutu du Arabako Emakumeen Asanbladak Gasteizen. Murrizketarik gabeko abortuaren legea aldarrikatu dute bertan.

Gara: Reclaman en Gasteiz una ley de aborto sin recortes


Eraso sexistak salatzeko telefonoa San Ferminetarako

2009(System/Localtime)k2009 ekainak 26

Iruñerriko mugimendu feministak San ferminetan emakumeek pairatzen duten bortizkeria salatzeko telefono bat jarri zuten martxan: 699 687 687

24 ordutan deitu ahal izan zen eta edozein eraso salatzeko balio zuen.

Iruñerriko mugimendu feministaren oharra:

Zenbat eraso sexista ematen dira san feminetan? Hamarnaka, ehundaka, milaka? Patriarkatuaren ondorioz, emakumeok pairatzen dugun indarkeria San ferminetan bere maila gorena… gehiago irakurri...


Aborto eskubidearen aldeko manifestazioa Bilbon

2009(System/Localtime)k2009 ekainak 6

“Gure gorputza, gure erabakia” lelopean Euskal Herriko mugimendu feministak askatasunez abortatzeko eskubidea aldarrikatu zuen Bilbon, ekainaren 6an buruturiko manifestaldian.

1.500 pertsonatik gora elkartu ziren bertan. Urte askotan Mugimendu Feministak  emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideen inguruan egindako aldarrikapenak ekarri zituzten gogora:

  • Aske eta doan

Abortuaren aurkako eguna Iruñean

2009(System/Localtime)k2009 maiatzak 16

Nafarroako Abortuaren aldeko batzordeak antolatuta, maiatzaren 16an elkarretaratzea egin zuten Iruñeako Gaztelu plazan eguerdiko 12:00etan. Abortoraren aldeko elkarretaratzeaz gain, kale antzerkia ere izan zen bertan.

Gara: Reivindican el aborto «libre y gratuito» en la sanidad pública de Nafarroa